Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Covid-19aren kutsatzeen hedapena geldiarazteko dekretu berria publikatu du

EHAA.PNG

2021-07-15

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) lehendakariaren uztailaren 15eko 34/2021 Dekretua argitaratu du. Dekretu honek uztailaren 7ko aurreko dekretua aldatzen du, eta Covid-19aren bidezko kutsatzeen hedapena geldiarazteko prebentzio-neurriak eguneratu eta zehazten ditu. Dekretua Covidaren pandemia kudeatzeko neurriei buruzko Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren babespean dago.

Dekretu berriak aurreko dekretuan ezarritako neurri orokorrei eusten die, eta bi zehaztapen berri gehitzen ditu:

-  Mantendu egiten dira, eta maskarak nahitaez erabiltzeko legez aurreikusitako neurriak etengabe indartzeko eskatzen da, transmisio birikoa mugatzen laguntzen duen tresna profilaktiko nagusi baitira.

- 00:00etatik 06:00etara bitartean, bizikideak ez diren pertsona-multzoak edo jende-pilaketak ezingo dira egon parkeetan, lorategietan, hondartzetan, kirol-eremuetan, irristaketa edo skate pistetan edo aire libreko antzeko erabilera publikoko espazioetan, ez eta portuei eta itsas pasealekuei dagozkien espazio publikoetan ere. Edonola ere, espazio horiek erabil daitezke pertsonak igarotzeko eta erabilera profesional edo ekonomikoetarako. Udalei eta, hala badagokio, administrazio eskudunei dagokie gune horiek antolatzea

 

Dekretu berriak 2021eko uztailaren 16ko 00:00etatik aurrera izango ditu ondorioak.