Euskal ekonomiaren termometroa hazkunde sendoko eremuan kokatu zen apirilean. Errebotea iazko beherakadaren emaitza da.

termometro_horizontal_2.jpg

2021-05-21

 

Euskal ekonomiaren termometroa 138,1ean kokatu zen apirilean, hazkunde sendoko eremuan . Kontuan izan behar da adierazle horrek urte arteko aldakuntza bat kalkulatzen duela eta alderaketa 2020ko apirilarekin egiten dela, aldi horretan jardueraren mugek termometroa amiltzea eragin baitzuten . Espero izatekoa da datozen hilabeteetan adierazle horren maila apaltzea, balio txikiagoetan kokatuz . Oraingoz, monitorearen adierazle guztiak berdera igaro dira, kasu batzuetan, hala nola turismoari buruzkoak, ezohiko gehikuntza tasekin .