Euskal Autonomia Erkidegoko Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen Dekretua (Gobernu Bilera 2021-7-20)

fotoconsejo.jpg

2021-07-20

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Euskadiko langile autonomoen elkarte profesionalen erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren araudiari buruzko dekretua. Lan eta Enplegu Sailak egindako arauak bi irizpide nagusi ditu: 

1.- Profesionalen elkarteek esku hartzen duten trafiko juridikoari segurtasun juridikoa ematea, batez ere Euskadiko langile autonomoen oinarrizko eskubide kolektiboak egikaritzeko, langile autonomoen interes profesionalen defentsa eta babes kolektiboa egiten baitute, Lan Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legeak aitortzen dien moduan. Horri beste bi eskumen gehitu behar zaizkio: ekonomikoki mendekoak diren langile autonomoentzako interes profesionaleko akordioak hitzartzea, eta eztabaida kolektiboak konpontzeko sistema ez-jurisdikzionaletan parte hartzea. 

2.- Erregistro-sistema bat ezartzea, oinarrizko elementuetan pertsona juridikoen sistema orokorraren parekoa, haiek osatzen dituzten subjektuen elkarte-izaerari eta izaera bereziari egokitua; informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak osorik erabiliz eta erregistro-prozedura erraztuz. Administrazio publikoarekiko harremanaren ikuspegitik hartu behar da kontuan; izan ere, langile autonomoen ordezkari gisa, erakundeentzako programa publikoak kudea ditzakete, eta kontsulta egin behar zaie administrazioak lan autonomoan eragina duten politika publikoak diseinatzen dituenean. 

Azpimarratu behar da 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiak, kalitateko enpleguari buruzko bektorean, enplegu autonomoaren kalitatea eta eskubideak defendatzea duela helburu, kolektibo horrekin elkarrizketa-esparru egonkor bat sortuz. Horretarako, ezinbestekoa da ordezkatzen dituzten elkarteen erregistro bat izatea.

Langile autonomoen eskubideen eta interesen defentsa, heterogeneoa denez, besteak beste, beharrezkoa da hainbat arau-hobekuntza egitea, hala nola onartutakoa, kolektibo horrekiko elkarrizketa-esparru egonkorraren oinarriak ezartzeko balioko duena. Elkarrizketa autonomoen mundura zabaltzea da helburua, ordezkaritza-erakundeen ahotsa indartuz eta negoziazio- eta akordio-espazio egonkorrak sortuz, haien eskubideak babesteko eta enplegu mota horren kalitatea bermatzeko.