EAEan oinarri-portua duen tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotaren atseden biologikoa urtarrilaren 15etik

Argitalpen-data: 

Argitaratu da 2020ko abenduaren 28ko EBAZPENA, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baita oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duen tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotaren atseden biologikoa ezartzen duena. Atsedena 2021ko urtarrilaren 15etik 2021ko otsailaren 15era arte, biak barne, izango da.

Ukitutako flotak ofizio edo modalitate hauek hartzen ditu: otarreak, mailabakarra, tresmaila, tretza, esku-aparailuak eta kazako aparailuak.

Arrantza Politika Erkidearen funtsezko helburuetako bat da itsasoko baliabide biologikoen ustiapen jasangarria bermatuko duen eta ekonomikoki errentagarria izango den flota profesional bat sustatzea, aprobetxamendu ezin hobea ahalbidetuz, eta ustiatutako populazioen oreka biologikoa eta ingurune fisikoaren osotasuna arriskuan jarri gabe. Zentzu horretan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 11ko 1380/2013 zenbakiko Erregelamenduak (EB) Arrantza Politika Erkideari buruzko arau-esparru berri bat ezarri du, baita haren aplikazio-eremua, helburuak eta gobernantza egokirako printzipioak ere.

Ebazpen honen bitartez, atseden biologikoko aldi bat ezartzen zaio Euskal Autonomia Erkidegoan oinarri-portua duen tresna txikiko arrantzaren erroldako artisau-flotari, ontzi horien arrantza-jardunak itsas ingurunean duen eragina murrizten laguntzeko. Ekintza hori aurrez ikusita dago Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren 2014-2020 Programa Operatiboan, zeina Europar Batasunaren lehentasunetako bat baita arrantza jasangarria sustatzeko.

Geldialdi biologiko horri esker, arrantza-ahalegina murriztuko da euskal kostaldeko kaletan, eta artisau-flota honen xede diren espezieetako batzuen kimuak ugaltzea erraztuko da. Tresna txikiko arrantzako ontziek garatutako hainbat arrantza-ofizio edo -modalitatetarako errendimenduan, joera negatiboa ikusi da, eta horrek justifikatu egiten du neurri hau ezartzeko beharra, zuhurtasun-printzipioaren arabera.