Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak hautaketa-prozesua ireki du Enpresa-arloko Arduradun plaza baterako

2021-03-16

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak hautaketa-prozesuaren deialdia publiko egin du, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren zerbitzura Enpresa-arloko Arduradun lanpostu baten hornidurarako. Ordezkaritza New York hirian kokatuta dago. 

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 16tik apirilaren 6ra izango da, bi egunak barne.  

Prozesuaren inguruko informazioa hurrengo helbidean aurki daiteke:

https://www.euskadi.eus/web01-s1leheki/eu/contenidos/informacion/empleo_deleg_exteriores/eu_def/index.shtml