Euskadiko larrialdietako zerbitzuek min hartutako mendizale bat erreskatatu dute Aiaran

RESCATE_AYALA_01-04-2021.jpg

2021-04-01

  • Gaur arratsaldeko lehenengo orduan, Ertzaintzaren helikoptero batek Aiaran mendian zebilela min hartu duen 24 urteko gizon bat erreskatatu du.

Gaur arratsaldeko ordu bata inguruan, partikular batek SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzura deitu du Aiaran, Maroño inguruan, mendizale bat zaurituta zegoela eta lurrez bertara iristea nahiko zaila zela esanez. Zauritutako mendizalea 24 urteko gizonezkoa zen, eta, dirudienez aldakan zuen lesio baten ondorioz, ezin zuen bere kabuz aurrera jarraitu.

Berehala jarri dute abian erreskateko dispositibo bat, eta dispositiboaren arduradunak, larrialdiei aurre egiteko teknikariak, suhiltzaileak, osasun-zerbitzuak eta Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteak bidali ditu bertara. Zauritua erreskatatu eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.