Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Kuartangon, Cotorrillo mendian, istripua izan duen mendizale bat erreskatatu dute

IMG-20210724-WA0000.jpg

2021-07-24

Goizeko hamabiak laurden gutxi aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuan jaso duten dei baten bidez laguntza eskatu dute, Kuartangon, Arabako Arkamu mendizerran, 58 urteko mendizale batek orkatila okertu duela esanez. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero bat eta Arabako Foru Aldundiko suhiltzaileak mobilizatu ditu istripua izan duen gizonari laguntzeko. Zauritua Gasteiza eraman du aireontziak, eta Txagorritxu Ospitalean artatu dute.