Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorlizen erori den emakume bat erreskatatu dute

Helicptero.jpg

2021-07-04

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorlizen, Azkorriagako gotorleku inguruan, erori den emakume bat erreskatatu dute gaur arratsaldean.

Arratsaldeko zazpiak eta hogei aldera, SOS Deiak 112 zerbitzuak jakin du emakume bat erori egin dela Gorlizen, Azkorriagako gotorlekuaren inguruan. Suhiltzaileak hurbildu dira adierazitako lekura, eta hanka batean min hartuta zegoen 47 urteko emakumeari laguntza eman diote. Suhiltzaileek ohatila batean eraman dute zauritua Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroa zain zuen lekura, eta aireontziak Gorlizera eraman du eta bertan hartu duen anbulantziak Urdulizeko ospitalera ebakuatu du.