Euskadiko larrialdietako zerbitzuek Vitoria-Gasteizko mendietan ondoeza izan duen mendizale bat erreskatatu dute

2021-04-02

  • Gaur, ostirala, arratsaldean, Ertzaintzaren helikoptero batek mendizale bat erreskatatu du Vitoria-Gasteizko mendietan. Mendizalea ondoezik sentitu da Askorri gailurrean zegoenean

Gaur arratsaldeko lauak aldera, larrialdietako SOS DEIAK 112 zerbitzura deitu dute Vitoria-Gasteizko mendietan, Askorri gailurrean, mendizale batek ondoeza izan duela eta bideari bere kabuz ezin ziola jarraitu esanez.

Adierazitako lekura lurrez iristea ezinezkoa zenez, erreskate-dispositiboaren arduradunak, larrialdiei aurre egiteko teknikariak, larrialdietako beste baliabide batzuekin batera, Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteak bidali ditu bertara.  Helikopteroak erreskatatu du mendizalea, eta gero Txagorritxu ospitalera eraman dute.