Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek atzo arratsaldean Lazkaon desagertu zen emakume bat erreskatatu dute

2021-04-27

Emakumea, 45 urtekoa, bezperan, arratsaldean, ikusi zuten azkeneko aldiz Lazkaon (Gipuzkoa). Familiartekoak eta Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuak (DYA, GURUTZE GORRIA, Lazkaoko udaltzainak, Ertzaintzako patruilak eta Erreskate Unitateko mendiko ataleko agenteak, urpekariak eta txakur-unitatea), Babes Zibileko teknikari batek koordinatuta, emakumearen bila aritu dira, batez ere emakumea normalean ibiltzen den lekuetan, Ataun eta Lazkao artean, alegia.

Azkenean, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek biktima itxuraz egoera onean erreskatatu dute Olaberria inguruan, desagertu zen egunaren biharamunean.