Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak antolatu du 'Etxebizitza kolaboratiboak. Elkarrekin Bizitzeko eredu feministak' izeneko topaketa

Argitalpen-data: 

‘Etxebizitza kolaboratiboak. Elkarrekin Bizitzeko eredu feministak’ izeneko topaketa eramango dute aurrera Euskadiko Gazteriaren Kontseilukoek (EGK). 

Bertan Elkarrekin Bizi proiektua aztertuko da, zehazki, Donostian aurrera eraman nahi izan den etxebizitza proiektu kolaboratiboa. Honen azterketa egiteko mahai ingurua ospatuko dugu hiru hizlarirekin: Donostiako Udaleko ordezkari den Eva Salaberriarekin, proiektuaren eragile den Hiritik At-eko partaide batekin eta Sostre Civic elkarteko kide batekin. 

Entzule bezala etorri nahi baduzu eman izena hemen

Informazio gehiago edo galderarik izatekotan idatzi etxebizitza@egk.eus / berdintasuna@egk.eus helbidetara edo deitu 688737092 (Ane) / 615749929 (Irati) zenbakietara.

Etxebizitza kolaboratiboak. Elkarrekin Bizitzeko eredu feministak topaketa