Euskadiko clusterrak dinamizatzeko erakundeek 3 milioitik gorako laguntzak jasoko dituzte (Gobernu Bilera 2021-7-27)

fotoconsejo.jpg

2021-07-27

ETEen, enpresa handien, ezagutza-hornitzaileen eta eskualdeetako berrikuntza-sistemen beste eragile batzuen arteko kooperazioa, cluster berean zein cluster desberdinen artean, bektore nagusietako bat da enpresen berrikuntza eta internazionalizaziorako gaitasunak areagotzeko.

Horregatik, Gobernuak 3.049.184 euroko laguntzak onetsi ditu gaur. Laguntza horiek enpresa-talde berritzaileei edo clusterrak dinamizatzeko erakundeei zuzenduta daude, kooperazioa ahalbidetzen duten agente nagusiak direnez gero berrikuntza-sistemaren eragileen artean eta, ETEen artean bereziki, eta betiere haiei balio-kate globaletan barneratzen laguntzea xedetzat hartuta.

Programaren helburua erakunde horiei zuzendutako babesa erregulatzea da, subentzio ez itzulgarrien bidez ETEen eta euskal ekonomiaren lehia sustatzeko.

Clusterrak dinamizatzeko erakundeentzat bideratutako laguntza-programa 2020-2024 aldirako “Euskadi martxan” Gobernu Programa Markoaren oparotasun-ardatzean sartzen da: ekonomia eta enplegua berrindartzea industria aurreratuan, inbertsioan, berrikuntzan eta internazionalizazioan oinarritutako estrategia baten bitartez, non Cluster politikaren jarduketa-konpromiso gisa biltzen den Euskadiko industriaren transformazioa bultzatzea eta proiektu traktoreak garatzea, ekosistema industrial eta balio-kate globaletan integratuak.

Gainera, COVID-19aren eta Alarma Egoera deklaratu izanaren ondorioz, Agindua 2020an tramitatzen ari zen bitartean, beharrezkotzat jo zen laguntza espezifiko bat gehitzea cluster ekimen eta ekintza berrietarako, egoera honen ondorioak arintzearren, baita Lehia Berreskuratzeko Ibilbide Orriak lantzea eta zabaltzea ere, clusterrei ahalbidetzeko erronkei aurre egitea eta eszenario berritik eratorritako aukerak aprobetxatzea.

 ESKAEREN AURKEZPENA: 

Eskaerak aurkezteko epea 9:00etan hasiko da, Agindu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunean, eta 12:00etan amaituko da, 2021eko irailaren 22an. 

Laguntzak emateko deialdi honi lotutako eskaerak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak baliabide elektroniko bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 14.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita. 

Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako dokumentazioa kanal elektronikoaren bidez tramitatzeko moduari buruzko espezifikazioak —Ebazpen honen Eranskinean adierazten dira— Internet helbide honetan beteko dira: www.euskadi.eus.