Euroeskualdeak unibertsitate mailako mugikortasun beka kudeatuko du

Argitalpen-data: 

Irekia

eurorregion.jpg

2021eko apirilaren 13an Akitania-Berria Euskadi Navarra Euroeskualdeko Batzar Nagusiak Euroeskualdearen Bekaren esparrua balioztatu du Euroeskualdeko lurraldean unibertsitateko ikasleen eta doktoregaien mugikortasuna sustatzeko ekintza gisa. Euroeskualdeak zuzenean kudeatuko duen beka hau datozen hilabeteetan argitaratuko den unibertsitate lankidetzako estrategiak identifikatutako beharraren emaitza da. Euroeskualdearen Beka Euroeskualdeak 2016az geroztik martxan jarri duen tresna da. Euroeskualdeko kide diren hiru lurraldeetako –Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa– batean bizi diren eta horietako beste batean mugikortasuna egin nahi duten ikasleei eta doktoregaiei hilero beka bat ematean datza. 

Bekaren helburua Euroeskualdeko kide diren lurraldeen arteko mugikortasuna sustatzea da Euroeskualdeko sentimendua indartzeko, hurbiltasunaren nazioartekotzearen filosofian. Bekak ikasleei eta doktoregaiei mugaz gaindiko espazioa hobeto ulertzen laguntzen die, beren ibilbidea aberasten duen eta kulturen arteko gaitasunak eskuratzeko aukera ematen duen esperientzia akademikoari esker. 

2021ean hasita, Euroeskualdeko Beka bi modutan banatuko da: bata, graduko eta masterreko ikasleei zuzenduta egongo da eta hilean 300 euroko zenbatekoa izango da, bi zatitan ordainduta. Bestea, bereziki, doktoregaiei zuzenduta egongo da, egonaldiak normalean laburragoak izaten baitira. Aukeraketa irizpideak aurrerago aurkeztuko dira. Arreta berezia jarriko da onuradunak, harrera eta jatorrizko unibertsitateak eta ordezkatutako arlo akademikoak orekatzeko.  

Bi kasuetan, Euroeskualdeko Beka metagarria izango da beste laguntza ekonomiko batzuekin, esate baterako, Crous edo Erasmus bekekin. 

2021erako deialdia maiatzean irekiko da, eta behin-betiko datak laster jakinaraziko dira. Euroeskualdearen beka eskaera Euroeskualdearen webgunean egin ahal izango da: www.euroregion-naen.eu