Ertzaintzaren helikoptero batek Oiartzungo baso-pista batean zauritu den txirrindulari bat erreskatatu du

2021-03-06

Ertzaintzako Mendiko Ataleko agenteek 44 urteko gizon bat erreskatatu dute Zaintza eta Erreskate Unitatearen helikopteroaren laguntzaz, Oiartzunen mendian bizikletan zebilela erori ondoren. Zauritua Gipuzkoako Poliklinikara eraman dute.

 

Eguerdiko hamabi eta erdiak aldera, dei bat jaso dute SOS Deiak 112 zerbitzuan, txirrindulari batek Oieleku bidean, Oiartzungo udal-barrutian, istripua izan duela esanez.  Berriemaileak emandako informazioaren arabera, txirrindularia erori egin da, zauriak zituen aurpegian eta une batean konortea galdu du, eta deitzen ari zenean erdi zorabiatuta zegoen. Horrez gainera, adierazi du txirrindularia zegoen lekura ezin zela anbulantzia iritsi.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat bidali du bertara. Horrez gainera, Errenteriako Ertzain-etxeko patruila bat eta suhiltzaileak lur orotako ibilgailu batean iritsi dira zauritua zegoen lekura, eta lehen laguntza eman diote. Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak eraman du zauritua Karrika auzora hurbildu den anbulantzia batera. Osasun-zerbitzuek Gipuzkoako Poliklinikara eraman dute.