Ertzaintzak eta Udaltzaingoek kontrolak jarriko dituzte Athletic Sevillara abiatzen denean osasun-araudia errespeta dadin

Argitalpen-data: 

20210318104334_IMG_0076.JPG

Datorren larunbateko Kopako finala dela-eta

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik herritarrei eskatzen zaie ez hurbiltzeko Athleticen Lezamako instalazioetara eta Bilboko aireportura, joan den apirilaren 1ean sortu ziren jende pilaketak errepika ez daitezen. 

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek filtroak ezarriko dituzte, errepideak itxiko ditu eta sarbide batzuetan kontrolak jarriko ditu jende asko elkartzea eragozteko. Horrez gainera, Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateak esku hartuko du taldeari aireporturaino laguntzeko auto edo motor ilararik sortu ez dadin. 

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek osasun-araudia ez urratzeko neurriak hartuko dituzte, eta zorrotz esku hartuko du arau-hausteak hautematen baditu, batez ere kontuan hartuta udalerri jakin batzuk, horien artean, Bilbo, perimetralki itxita daudela.