Ertzaintzak eta udaltzaingoek asteburu honetan 104 salaketa jarri dituzte Euskadiko osasun-araudia hausteagatik

Ertzaintza_PM_2.jpg

2021-07-26

Euskal Autonomia Erkidegoan, Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 104 pertsonarentzako zehapenak proposatu dituzte ostiraletik igandera bitartean, pandemiaren aurka borrokatzeko eta koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako osasun-arauak hausteagatik. Horietatik 15 kalean alkohola kontsumitzearen ondoriozko arau-hausteak izan dira.

 

Ertzaintzak eta udaltzainek indarrean dauden osasun-arauak betetzen direla zaintzeko egindako kontrolen ondorioz —34/2021 Dekretua, lehendakariarena, uztailaren 15ekoa—, 104 salaketa egin dira joan den uztailaren 23tik, ostiraletik, uztailaren 25era, igandera. Horietako hamabost kalean alkohola kontsumitzearen ondoriozko arau-hausteak izan dira, “kale-edan” edo “botiloi” deiturikoetan.

Beste zehapen-proposamen ugariagoa bat maskara ez erabiltzearen ondoriozko arau-hausteei dagokie, Euskal Autonomia Erkidego osoan beste 27 salaketa batzen dituena.

Lurraldeen arabera, Ertzaintzaren eta udaltzaingoen ekintza honela banakatzen da: 10 salaketa Araban, 37 Bizkaian eta 57 Gipuzkoan.

 

 Vitoria-Gasteiz

Beste aldetik, Ertzaintzako kideek gaur, astelehena, goizaldean gizonezko bat atxilotu dute Arabako hiriburuan, ertzain bat jo eta agintaritzaren aurkako atentatu-delituaren ustezko egilea delakoan. Atxilotua pertsona talde batekin alkohola edaten ari zen kalean. Jokabide horren ondorioz, pertsona horiek guztiak salatu dituzte Covid-19aren aurkako osasun-araudia ez betetzeagatik.

Goizaldeko hirurak eta laurden inguruan, Ertzaintzaren patruilek kalean edaten ari ziren hamabi pertsona aurkitu dituzte Errege Katolikoen zonako parke batean. Pertsona horiek identifikatzeko prozesuan, gizonezko batek behin eta berriro desobeditu ditu ertzainen oharrak. Une jakin batean, ukabilkada eman dio ertzain bati eta atxilotu egin dute. Atxilotzeko unean oso jarrera bortitza izan du.

Hamabi pertsonen aurkako zehapena proposatu da, koronabirusaren pandemiaren hedapena saihesteko emandako osasun-arauak ez betetzeagatik.

Atxilotutako pertsona epailearen aurrera eraman dute gaur goizean, polizia-eginbideak amaitu ondoren. Kolpea jaso zuen ertzaina osasun-zentro batean artatu dute.