Ertzaintzak eta Udaltzaingoak furgonetetako pisuaren kontrola indartuko dute

Control_furgonetas.jpg

2021-10-05

  •  Kontrolak datorren asteazkenean eta ostegunean indartuko dituzte Euskadiko kale eta errepideetan

Urriaren 6an eta 7an Ertzaintzak eta udaltzaingoek furgonetetako pisua zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina indartuko dute istripuei aurrea hartzeko helburuarekin. Horrez gainera, zama oker antolatuta dagoen egiaztatuko dute eta ibilgailuen dokumentazioa eta baldintza teknikoak aztertuko dituzte.

Ezaugarri hauetako aurreko kanpainan 228 furgoneta ikuskatu zituzten eta guztira 54 arau-hauste erregistratu zituzten, batez ere pisu gehiegi eramateagatik (21) eta dokumentazioan irregulartasunak izateagatik (18).

Kanpaina hauek Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2021-2025 Plan Estrategikoaren helburuei erantzuten diete, planaren xeda izanik, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcueraren hitzetan, “istripu-tasa murriztea Zero Biktima Ikuspena lortzearren, bide-segurtasuna, trafikoaren arintasuna eta erakundeen eta herritarren erantzunkidetasunean oinarritutako mugikortasuna sustatzearen bidez”.

Furgonetak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urte osorako programatutako 46 kanpainen egutegiaren barruan sartzen da.