Ertzaintzak eginbideak ireki ditu Armintzako kostaldean legez kanpoko arrantzan ari ziren hiru urpekariren aurka

photo5774093744742708684.jpg

2021-04-24

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko (UVR) agenteek eginbideak ireki ditu gaur, larunbata, goizean, Armintzako kostaldean urpeko arrantzan ari ziren hiru urpekariren aurka. Hiru akusatuei isunak jarri dizkiete espezie babestuak arrantzatzeagatik eta zegokion arrantza-lizentzia ez izateagatik. Txangurruak, itsas-trikuak eta karraspio atlantikoak kendu dizkiete, eta, argazki-txostena egin ondoren, itsasora itzuli dituzte.

 

Gaur, larunbata, eguerdiko hamabiak aldera, Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko agenteak Lemoizko Armintzako portura hurbildu dira itsasontzi batean, ezkutuko arrantza kontrolatzeko prebentziozko miaketa bat egiteko. Agenteek Armintzako kostaldean urpeko arrantzan ari ziren zortzi urpekariz osatutako talde bat identifikatu dute.

Agenteek eginbideak ireki dituzte horietako hiruren aurka, eta isunak jarri dizkiete espezie babestuak arrantzatzeagatik eta zegokion lizentziarik gabe arrantzan aritzeagatik. Agenteek arrantzatuta zituzten txangurruak, itsas trikuak eta karraspio atlantikoak kendu dizkiete, eta, argazki-txostena egin eta harrapakinak pisatu ondoren, itsasora itzuli dituzte. Bestalde, agenteek urpekarietako bati arrantzako fusil bat kendu diote, ez baitzuen erabiltzeko inolako baimenik.