Emakunde eta Euskalitek lankidetza hitzarmena luzatu dute berdintasuna kudeaketa aurreratuan txertatzen jarraitzeko

2021-05-07

Emakundek eta Euskalitek beren lankidetza-hitzarmena luzatu dute. Horren bidez, hainbat proiektu garatzen dituzte, berdintasuna kudeaketa aurreratuan hobeto txertatzeko eta enpresen lehiakortasunean aurrera egiten eta Euskadiren garapen jasangarrian laguntzeko. Hitzarmen horren esparruan, bi erakundeek mugarri hauek nabarmendu dituzte: Genero-ikuspegitik kudeaketari balioa emateko gida (PDF) egitea; Kudeaketa aurreratuan berdintasun praktiken bilatzailea (bilatzaile honetan 45 jardunbide egoki daude jasota, urtean 1.500 deskarga baino gehiago dituztenak); urtero egiten den Knowinn aktibitate bateratuari buruzko programa martxan jartzea.

Erakundeek konpromisoa hartu dute hauetan sakontzeko, lankidetzan jarraitzeko eta enpresetara eta erakundeetara hurbiltzeko jardunaldien eta materialen bidez.