Errenteriako Udal Liburutegiarekin elkarlanean egiten den egitasmoa da, Amaia Garcia eta Slawka Grabowska podcast honen egileak direlarik.
Podcast literarioaren helburuak hauexek dira:
-
Literatur zaleen artean eduki literarioa entzuteko formatuan sustatzea
-
Irakurketa, eztabaida literarioak, literatura sustatzea eta ezagutaraztea
- Literatur solasaldia taldeari esperientzia berri bat eskaintzea
-
Parte-hartzaileen iradokizunekin proiektua aberastea eta indartzea
-
Herritarrek arlo kulturalera eta irakurzaletasunera hurbiltzea
2020an Errenteriako Udal liburutegia hasi zen egitasmo honetan parte hartzen oso emaitza onekin.
Astebururo argitaratzen dira saioak eta nahi edo ahal denean entzuteko grabatuta gelditzen dira. Ivoox, Spotify eta Itunes plataformen bitartez entzun daitezke, hauetan El refugio de Papel bilatuz gero, edo zuzenean blogaren bitartez: https://elrefugiodepapel.com/blog/
2021 urteak podcast berriak eta dinamika desberdina ekarri dizkigu.
Amaia eta Slawka hilabetero gai baten inguruan aritzen dira, beraz lau saiotan gai bera jorratzen dute. Errenteriako Liburutegiak ere bere tartea badu gomendioak eginez. Lau saio horietatik bat euskaraz beste bat ingelesez eta bi gaztelaniaz dira.
Hain garrantzitsuak diren gonbidatuek ere bere tokia izango dute, egun berezitan gonbidatu bereziak entzuteko aukera izango delarik.
Urtarrileko gaia: Paperezko familiak / Familias de papel / Families in Literature
Orain otsailean lantzen ari garena: Afroamerikar historia / Historia afroamericana / Black History