EKOADRILA kanpaina aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak, Ecovidriok eta Ecoembesek, hondakinei "bigarren bizitzak" emateko eta Euskadik birziklapenean emandako erantzuna eskertzeko

Argitalpen-data: 

  • Euskadiko Hondakinen Plan berriak 2030ean gaikako bilketa % 75ekoa izateko helburua jasotzen du, kontuan izanik Euskadi gaur egun Estatu mailan aitzindaria dela % 63ko portzentajearekin “baina ezin dugu autokonplazentzian erori” dio Barredok
  • Kanal anitzeko dibulgaziozko kanpainak literalki emango die bizitza Detergenteberri, Lataburu, Kajaguren eta Fraskobideri, eta birziklatzearen garrantziari buruzko aholkuz eta opariz beteko dute Euskadi udaran
  • Ecoembesek azpimarratu duenez, “euskal gizarteak etxeko ontziak birziklatzeko duen konrpomisoa ukaezina da, eta hori erakusten ari da, baita egungo testuinguru zailean ere”
  • Ecovidrioren ustez "Euskadin beti aurkitu dugu lurralde eredugarria bat, lidergoa aldaketa klimatikoaren aurrean duen konpromisoan"

Kalean da jada Ecovidrio, Ecoembes eta Eusko Jaurlaritzaren birziklatze-kanpaina, ontziei bigarren bizitzak emateak duen garrantzia nabarmentzen eta Euskadik birziklatzen emandako erantzun-maila handia eskertzen oinarritua. Ekoadrilak uda osoan zehar animatuko du ondo birziklatzen jarraitzera, tona birziklatuen portzentajean Estatu mailan aitzindari izateko ez ezik, baita 2030erako Europako helburuekin lerrokatuta iristeko ere, ontzien % 75 berreskuratuta (gaur egun % 63koa da tasa).

Aurkezpen-ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuorde Amaia Barredok, eskualdeko Ecovidrioren generete Oskar Acedok eta Ecoembeseko Euskadiko ordezkari Jose Arrancudiagak parte hartu dute.

EKOADRILA “oso hemengoa" den kanpaina bat da, bizitza propioz —besteren artean birziklatutako ontzi bakoitzarekin sortzen dena— betetako ontzi-familiekin. Bigarren bizitza horiek irudikatzeko lau pertsonaia sortu dira, hitz egin, abestu eta birziklatzeagatik eskertzen digutenak, eta, gainera, esan egiten digute zergatik den keinu hori hain garrantzitsua, baita nola egin ere modu egoki batean.

Ekoadrilak bizitza hartu du 6 astetan Euskadi osoan zeharkatzeko. Hala, birziklatzeari buruzko zalantzak argitu eta opariak banatuko ditu (% 100 kotoi organikoz egindako poltsa bat) Ekoadrila Test-en parte hartzen duten guztien artean. Hortaz, uda honetarako kanpaina dibulgatiboa, atsegina eta ludikoa izango dugu.

Bere protagonistak dira: Detergenteberri, plastikozko ontzien ondorengo. Lataburu, metalezko ontzi anitzen ondorengo. Kajaguren, kartoien eta paperen ondorengo. Eta Fraskobide, beirazko botilen eta txarroen ondorengo. Pertsonaia horiek eskerrak ematen dizkigute birziklatzeagatik, eta orain bezain ondo birziklatzen jarraitzera animatzen gaituzte.

 

 

Kanpaina didaktikoa: Kanpainak osagai didaktiko nabarmen bat du, birziklatzeari buruzko zalantza batzuk argitzeko geratzen baitira oraindik, eta kanpaina honek horiek argitzen lagunduko du.

Kanal anitzeko komunikazioa: Birziklatzearen aldeko mezuak ahalik eta hedapen handiena izateko, kanpaina askotariko hedabideetan egongo da presente, 360º komunikazio-estrategia bati esker: prentsa-iragarkiak, metro-mupiak, autobusen markesinak, foiletoak, telebistako spotak, irratiko iragarkiak, sare sozialetakoak edo web honetan: www.ekoadrila.eus

@detergenteberri @kajaguren @fraskobide ontziek beren profil propioa izango dute Instagramen, eta @ekoadrila-ren baterako perfil bat Facebooken. www.ekoadrila.eus webgunean aholkuak aurkitu ahal izango dira birziklatzeari buruz, eta 4 esperientzia iraunkor bikainen zozketan parte hartu ahal izango da, birziklatze-testa betetzeagatik soilik. Kanal anitzeko kanpaina hau uda osoan egongo da indarrean Euskadin eta irailaren lehenengo astean amaituko da.

Ecoembesen esanetan, "Euskal gizarteak etxeko ontziak birziklatzeko duen konpromisoa ukaezina da. Gaur egungoa bezalako testuinguru zail batean erakusten ari da hori, gure planetarentzat hainbeste onura dituen keinu txiki hau indartu baitute. Horri esker, ekonomia zirkularrerantz pauso sendoak ematen jarrai dezakegu eta etorkizunari baikorrago begiratu.”

Bestalde, Ecovidriok adierazi duenez, "Euskadin beti aurkitu dugu lurralde eredugarria bat, aitzindaria klima-aldaketaren aurrean duen konpromisoan. Osasun-krisiaren erdian, Euskadiko herritarrek beira edukiontzi berdean uzten jarraitu dute, aurreko ekitaldietan baino maizago, eta horrek erakusten du ohitura hori oso finkatuta dagoela herritarren artean ".

Hondakinen kudeaketa eraginkor baten aldeko apustua

Euskadik eztabaigadai eta tramitazioan dauka 2030 epemugako hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko plana. Hondakinen sorreraren korronte nagusietako bat udal-eremukoa da, non urtean 1 milioi tona baino zerbait gehiago sortzen dugun; 481 kg/biztanle urteko ratioa, alegia. Kopuru hori % 2,2 jaitsi da 2010. urtearekin alderatuta (492 kg/bizt. eta urteko), eta helburutzat planteatzen da —sortzen ez dena baino hondakin hobeagorik ez dagoela printzipioaren pean— 2030erako tasa hori % 10 murriztea.

Naiz eta 2020 osoan covid-19agatik bizitako salbuespenezko egoera gorabehera, gaur egun oraindik ere baldintzatzen gaituena, hondakinen gaikako bilketa edo bereizketa eta hondakin-tipologia bakoitzerako aurreikusitako edukiontzien erabilera berriro kontsolidatu da, ingurumenaren alde euskal gizartean oso zabaldua dagoen praktika gisa. Ondorio hori atera da Euskadin hondakin horien bilketa-zerbitzua ematen duten tokiko erakundeek —251 udalerri ordezkatzen dituztenek— emandako herritarren partaidetza-datuetatik. Zifra horiek ziurtatu egiten dute urtetik urterako hazkundea gaikako bilketarako edukiontzietan —horia, urdina, berdea eta marroia— utzitako hondakin-kopuruan. 

  • Euskadiko biztanle bakoitzak 24,4 kg hondakin —% 6,7 gehiago aurreko urtearekiko— utzi zuen edukiontzi horietan, plastiko, metal eta brikezko etxeko ontzietarako direnetan. Kopuru hori, azken bost urteetan, % 34 handitu da.
  • Bestetik, edukiontzi urdinean jasotako hondakin-kantitatea % 3,3 gutxiago izan zen; pertsona bakoitzak 32,5 kg paper eta kartoi utzi zituen bertan. Beherakada puntual bat da zeren eta, azken bost urteetan, % 3 handitu baita kantitate hori.
  • Beirazko ontziei dagokienez, gaineratu beharra dago covid-19ak markatutako urte horretan, edukiontzi berdeen bitartez, guztira 58.457 tona beirazko ontzien hondakin jaso zirela Euskal Herrian; herritar bakoitzak 26,3 kg/biztanle (90 ontzi inguru pertsonako).

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak positiboki baloratzen du datuen hobekuntza, baita herritarrek egokiro erantzuten jarraitzea, kondizio gogorretan ere, baina adierazi duenez “ezin dugu eta ez dugu konformistak izan behar”. Bestetik, Barredok gaineratu duenez “Europatik ezartzen ari diren birziklatze-helburuak gero eta handiagoak dira eta ez dugu autokonplazentzian erori behar.” Europako helburuk horiek bete daitezen, Plan berriak % 75eko gaikako bilketaren helburua planteatzen du; orain % 63koa da Euskadin.

Udal hondakinetan oinarritzen bagara, eta batez ere loturiko lege-helburuak dituzten lehentasunezko korronteetan, hobekuntza nabarmendu beharko litzateke korronte birziklagarri guztietan: biohondakinak, ontzi arinak, beira, metala, zura, eta papera eta kartoia.

Helburu horiek lortze aldera, Eusko Jaurlaritzak, Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030 Plana sustatzen ari da, hainbat lan-lerro planteatzen ditu hondakin horien prebentziora eta baloraziora bideratuak. Euskadik, besteren artean, ondokoak planteatzen ditu: % 20ko murrizketa ontzi arinen sorkuntzan; edarien ontzien % 40 berrerabilgarriak izatea; ontzien hondakinen % 70 birziklatzea lortzea, eta PET botiletan % 30ean gehitzea material birziklatua.

Barredok dioenez “egunero gehiago eta hobeto jarraitu behar dugu bereizten, gaur egun birziklatzen ez diren materialez osatutako ontzietan edo bilgarrietan merkaturatzen diren produktuak erabiltzea edo erostea ekidinez. Neurriak indartzen eta sentsibilizatzen jarraitu behar dugu, etxeetan egiten den bereizketa doitzeko, zeren eta, oraindik ere, hondakinak ez dagozkien edukiontzietan uzten baititugu”.

Klima-aldaketaren aurka borrokatzea, beranduenez 2050ean klimaren neutraltasuna lortuz, erronka eta ahalegin handia da euskal gizarte osoarentzat, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzak BASQUE GREEN DEAL estrategia ezarri du. Gure etxeetan hondakin-zatiak bereiztea eta edukiontzietan behar bezala uztea bezalako keinu txikiak egitea herritarren aldetik ekarpen handia da CO2 isuriak murrizteko eta hondakinen kudeaketa publikoaren kostuak murrizteko.