Ekimen batek hizkuntza gutxietuek euskal lankidetzan duten lekua aztertzen du

peru.JPG

2021-12-03

Eusko Jaurlaritzako eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordea babesten ari dira Garabide erakundeak egiten ari den proiektu bat. Ekimenak balio du aztertzeko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek (GGKEek) lan egiten duten beste komunitateetako hizkuntza gutxituen inguruan egiten dutena. Proiektua euskal erakundeetan egindako diagnostiko batekin hasi zen, eta jarraituko du Hegoaldeko herrialdeetako erakundeetan egingo duten beste diagnostiko batekin. Era berean, hizkuntzen biziberritze eta kultur aniztasunaren inguruko hainbat formazio egingo dituzte euskal GGKEetako kideekin. 

Ekimena UNESCOk 2022tik 2032ra bitartean Hizkuntza Indigenen Hamarkadaren izendapenaren baitan kokatzen da. Ildo horretatik, Euskadik ekarpen bat egin nahi du esperientzia berriak sustatuz. Hala, lehen urrats bezala, Garabidek euskal GGKEetan diagnostiko bat egin du. Ondorio nagusien artean daude erakunde gehienek hizkuntza aniztasun handiko testuinguruetan lan egiten dutela, 50 hizkuntza inguruekin; egoera kritikoan dauden hizkuntzak direla, eta erakunde askok, tokikoak barne, hizkuntza horien aldeko neurriak hartzen dituztela.

Bildutako praktikek erakusten dute hizkuntza gutxituekiko nolabaiteko sentsibilizazioa dagoela, eta, horregatik, hain zuzen, Garabidek proiektuarekin jarraituko du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Elkarteak bi lan ildo jorratuko ditu; batetik, diagnostiko bat egingo du jatorrizko herrialdeetan tokiko hizkuntzan erabilera ezagutzeko lan egiten duten lankidetza proiektuetako kideen artean, eta, bestetik, hainbat tailer emango dituzte euskal GGKEetan.