EIJO - Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra: ikasleen Big Band-a hemen da berriz

2021-06-29

  • Asteburuan eskainiko ditu EIJOk udako kontzertuak Areatzan, Elorrion eta Irunen
  • Nazioartean entzute handia duten lau konpositorek taldearentzako propio idatzitako lanak joko ditu EIJOk kontzertuetan
  • Instrumentazioagatik eta soinuagatik, bakarra da EIJO munduan; Big Band-en errepertorio tradizionala Euskal Herriko musika tresnekin fusionatzen du

Saxofoiak, muntatuta. Pianoa, afinatua. Tronpetak, prest. Gitarra elektrikoak, konektatuta… eta garrantzitsuena: musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen taldea hasi dela musika-tresnak berotzen, eta irrikaz daudela kontzertuetan dakiten guztia emateko. EIJO da, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra, bakarra munduan bere instrumentazioagatik eta soinuagatik; izan ere Big Band-en errepertorio tradizionala Euskal Herriko musika tresnekin fusionatzen du EIJOk: alboka, trikitia, txalaparta eta txistua. Itxura bikaina du!

Atzotik, ekainaren 28tik, EIJO osatzen duten 28 ikasleek astebeteko kontzentrazioa eta entseguak egiten ari dira egiten Bilbon, laster izango dituzten kontzertuak prestatzeko. Aste trinkoa izango dute igandera arte. Kontzertuak asteburu honetan bertan eskainiko dituzte Areatzan, Elorrion (Musikaire Jaialdiaren barruan) eta Irunen. 14 eta 19 urte bitarteko ikasleek beraientzat osorik konposaturiko errepertorioa eskainiko dute.

28 musikari gazte

Joan zen abenduan egin zituen EIJOk hautaprobak Euskadiko musika eskola eta kontserbatorioetako ikasleen artean. Audizio haien bidez, Euskadiko ikaslerik aurreratuenak aukeratu ziren EIJO osatu eta kalitaterik oneneko interpretazioak ziurtatzeko. 28 ikaslek osatzen dute aurten EIJO, honako instrumentazio honekin:

-Ahotsa

-Alboka

-Bateria

-Baxu elektrikoa

-Gitarra elektrikoa

-Pianoa

-Saxofoia

-Trikitia

-Tronboia

-Tronpeta

-Txalaparta

-Txistua 

EIJOrentzat propio konposatutako errepertorioa

EIJOk uda  honetako kontzertuetan 70 minutu inguruko errepertorioa eskainiko du, taldearentzako propio idatzitako lanekin erabat. Aurten, EIJOk sei enkargu eskatu dizkie nazioartean entzute handia duten lau konpositoreri, Big Band honentzat lanak idatzi ditzaten. Hauek dira EIJOrentzat lanak konposatu dituzten konpositoreak:

  • Miguel Blanco: Grammy sari baten irabazle, disko latinorik onenaren atalean. SGAEren Jazz Konposizio lehiaketa irabazitako konpositore eta moldatzailea.
  • Jacky Bérécochéa: hamaika taldetan tronpetista eta konpositore.
  • Carlos Sagi: perkusionista eta konpositorea. SGAEren Big Band-entzako moldaketen lehiaketaren irabazle.
  • Sergi Verges: Bartzelonako Conservatori Liceu-ko BIg Band-aren zuzendari.

 

Kontzertu egitaraua:

Orro Txikia............................................Carlos Sagi

Zuberoako Karakoiltzia.......................Sergi Vergés

Hegoa.........................................Jacky Bérécochéa

Lau eta Bat (Euskal Suite)..................Sergi Vergés

Itzultzen.............................................Miguel Blanco

Amaia ...................................................Carlos Sagi

 

EIJO -- Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestra

2021eko uda

Zuzendaria: Alain Sancho

 

Egonaldia eta entseguak

Ekainak 28  – uztailak 4

Miguel Unamuno Ikasleen Egoitza Bilbo

 

 

Kontzertua

Uztailak 3, larunbata

Elorrio, Musikaire jaialdia

20:00etan

 

Kontzertua

Uztailak 2, ostirala

Areatza, Gudarien Plaza

21:30etan

 

Kontzertua

Uztailak 4, igandea

Irun, Amaia KZ Antzokia

19:00etan