EHAAk lehendakariaren dekretua argitaratu du egoera epidemiologikoari aurre egiteko prebentzio neurri berriekin

boletin.PNG

2021-03-27

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) lehendakariaren dekretu berria argitaratu du gaur, larunbata, martxoak 27. Dekretuan datozen egunetan Euskadin egoera epidemiologikoari aurre egiteko prebentzio neurri berriak jasotzen dira. Dekretuak lau aldaketa jasotzen ditu eta intzidentzia tasa metatua 100.000 biztanleko 400eko langa gainditzen duten udalerriei eragingo diete.

Udalerri horietan, perimetroko udal itxiera zehaztuko da, eta aukera emango da alboko udalerrira igarotzeko erosketak egiteko eta aire zabalean jarduera fisikoa egiteko. Halaber, lurralde historikoaren perimetro-itxitura aplikatuko da, baldin eta 100.000 biztanleko 400eko tasa gainditzen bada.

 Herri horietan dauden ostalaritza eta jatetxe establezimenduek murriztu egin beharko dute jendaurreko ordutegia, 06.30etik 9:30era; eta 13:00etatik 16:30era.

Osasun Sailak, astelehenero, eta jaieguna bada hurrengo lan egunean, Osasun Publikokoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat jakinaraziko du finkatutako tasak eta parametroak gainditzen dituzten udalerrien eta lurralde historikoen zerrendarekin. Lehen ebazpena gaur, larunbata, izango da eta martxoaren 29ko 00:00etatik aurrera izango du eragina. Aste Santuko jaiegunak direla eta, bigarren ebazpena apirilaren 6an argitaratuko da eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.