Dokumentazio zentroko otsaileko artikulu nabarmenak: familian hezkuntza emozionala garatzea; sexu-orientazioarekiko bizipenak eta kezkak; gazteen bikote-harremanetan emandako portaera oldarkorra

Argitalpen-data: 

Comunicación y PedagogíaLEGRE ROSSELLÓ, A., 2020. La educación emocional en la familia - Centro de Comunicación y Pedagogía. Comunicación y Pedagogía. Educación y tecnología, 323-324. zk., 42-48. or

Adituek egindako ikerketen arabera, pertsona emozionalki adimentsuek joera dute zoriontsuagoak izateko, lider hobeak izateko, eskolan gehiago ikasteko, lagun gehiago eta hobeak izateko eta pertsonen arteko harreman hobeak izateko, guztiok nahi ditugun beste emaitza positibo askoren artean. Artikuluan, lankidetzaren bidez familian hezkuntza emozionala garatzeari buruzko hausnarketa egiten da. Horretarako, proposatzen du lotura afektibo sendoa nola ezarri familian, komunikazioa sustatzen duen talde gisa ulertuta.


INFAD. Revista de Psicología

MARTÍNEZ GÓMEZ, N., BALLESTER ARNAL, R., GIMÉNEZ GARCÍA, C., RUIZ PALOMINO, E. y NEBOT GARCÍA, J.E., 2020. Preocupación asociada al descubrimiento de la orientación sexual. International Journal of Developmental and Educational Psychology: INFAD. Revista de Psicología, 1. libk., 1. zk., 477-486. or., ISSN 0214-9877 

Gizarteak aniztasun afektibo-sexualari buruz duen onarpen-mailak eragin zuzena du LGTBI pertsonen bizipenetan. Norberaren sexu-orientazioa ezkutatu behar izateak edo hura kezka handiz bizitzeak barneratuta dagoen homofobiaren garapena sustatzen du, horrek dakartzan osasun mentaleko arazoekin. Gure helburua izan da nerabeen eta gazteen artean dauden aldeak aztertzea, norberaren sexu-orientazioarekiko bizipenari eta kezkari dagokienez. Heterosexualak ez diren pertsonek, beren orientazioaz ohartzean, kezka handiagoa agertu zuten pertsona heterosexualek baino, eta desberdintasun horiek estatistikoki esanguratsuak dira. Era berean, heterosexualak ez diren pertsonek beren sexu-orientazioaz zenbat eta beranduago konturatu, orduan eta kezka handiagoa agertzen dute gaur egun. Emaitza horiek erakusten dute oraindik ere gazteek eta nerabeek beren sexu-orientazioari buruzko kezka agertzen dutela, batez ere, heterosexuala ez den identifikazioa geroago egiten denean. Aniztasun afektibo-sexuala normalizatzeko garrantzia azpimarratzen dugu, bai eta heteroarauak haustsi beharra ere, heterosexuala ez dela identifikatzeak eragin ez dezan inolako kezkarik, osasun mentaleko arazoen aurrekoa izan daitekeena.


Revista de Estudios de Juventud

MOLINA, I. y FERNÁNDEZ FUERTES, A.A., 2019. Comportamiento agresivo en las relaciones de pareja de adolescentes y jóvenes. Revista de Estudios de Juventud, 123. zk., 93-107. or., ISSN 0211-4364

Nerabeen eta gazteen arteko harremanetan emandako erasoa arazo sozial larria da, ez bakarrik intzidentzia-tasa handiagatik eta biktimentzako ondorioengatik, baizik eta gerta bailiteke eraso mota batzuk –ziurrenik, arinenak– gazteek problematikotzat edo onartezintzat ez jotzea. Azken urteetan egindako hainbat lanen arabera, jokabide oldarkor horiek, aldi berean, helduaroan erasoa iragartzen dute, eta bi bikotekideak inplikatuta dauden dinamiken parte dira, eta nahiko ohikoa da bi norabideko edo elkarrekiko indarkeria-eredu bat agertzea. Hala ere, litekeena da gizonek eta emakumeek egindako erasoak baliokideak ez izatea, jokabide horien azpian dauden motibazioak antzekoak ez izatea eta ondorioak ere antzekoak ez izatea. Jokabide horien agerpenean inplikatutako faktore indibidualak, harremanetakoak, familiakoak eta soziokulturalak askotarikoak direnez, badirudi beharrezkoa dela prebentzio-programa goiztiarrak diseinatzea; horiek trebetasun eta estrategia emozionalak, bai eta gatazkak konpontzekoak ere, barneratzea azpimarratu behar dute; halaber, prebentzioa ikuspegi ekologikotik landu behar dute programa horiek, garapenaren testuinguruetan dauden arrisku-faktoreen elkarrekintza aintzat hartuta.

 


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke