Dispositiboa eta trafikoan eraginak, apirilaren 5etik 10era sei etapatan egingo den "Itzulia Basque Country 2021" lasterketa dela-eta

Argitalpen-data: 

20201027170344_IMG_0101_foto_nota_domingo_definitiva.JPG

Osasun-egoera dela-eta, Ertzaintzak zaleei eskatzen die etxean geratzeko ospe handiko txirrindulariak elkartuko dituen lasterketaz gozatzeko

Ertzaintzaren Trafikoko unitateak, Brigada Mugikorra eta Zaintza eta Erreskate Unitatea, ertzain-etxe guztietako agenteak eta lasterketak zeharkatuko dituen herrietako udaltzainak arduratuko dira bihar astelehenetik aurrera txirrindulari-proban lagun egiteko eta segurtasuna bermatzeko dispositibo konplexuaz.

Herritarrek web-orrien, aplikazioen eta Twitterreko kontu ofizialen bidez eta trafikoari buruzko informazioa emateko 24 orduan operatibo dagoen Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakiaren bidez eskuratu ahal izango dute trafikoaren eraginari eta “Itzulia Basque Country 2021” probaren ordutegiari buruzko informazio eguneratua.

Bihar, astelehena, hasiko Euskadiko itzuliaren, “UCI World Tour” egutegiko eta etapatan banatutako astebeteko lasterketarik garrantzitsuenetako baten, 60. edizioa.  Apirilaren 10era arte sei etapa egingo dira Bilbotik Eibarrera: lasterketa bihar abiatuko da Bizkaiko hiriburutik 13,9 kilometroko banakako erloju kontrako probarekin, eta Eibarren amaituko da, Arrateko Santutegiko igoerarekin.

COVID-19ari aurre egiteko osasun-egoera dela-eta, “Itzulia Basque Country 2021” berezia izango da, zalerik gabe egingo baita. Parte-hartzaileen eta jendearen osasunak du lehentasun osoa, eta Ertzaintzak, beraz, zaleei eskatzen die etxetik gozatzeko ospe handiko txirrindulariak elkartuko dituen probaz.  Antolatzaileek ere bat egin dute mezu horrekin, eta zaleei gogorarazi diete iritsiko dela errepidera berriz irteteko unea, baina oraingoan arduraz jokatu behar dela.

Segurtasun-dispositibo koordinatua

Bihartik aurrera, Ertzaintzak txirrindulari-proban lagun egiteko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa koordinatuko du. Dispositibo horretan Ertzaintzak (Trafikoko unitateek, Brigada Mugikorrak, Zaintza eta Erreskate Unitateak eta ertzain-etxeetako agenteek) eta probak zeharkatzen dituen udalerrietako udaltzaingoek parte hartuko dute.

Itzulia Basque Country 2021” probari buruzko informazio guztia web-orrien, aplikazioen eta Twitter kontu ofizialen bidez zabalduko da. Horrez gainera, herritarrek trafikoari buruzko informazio emateko 24 orduan erabilgarri dagoen Jaurlaritzaren 011 telefono-zenbakia ere erabil dezakete. Azkenik, gidariei Euskadiko errepide-sarean kokatuta dauden mezu aldakorreko panelen bidez emango zaie trafikoko eraginen eta murrizketen berri.

 

 

ERANSKINA

“Itzulia Basque Country 2021”

(2021eko apirilaren 5etik 10era)

 

APIRILAK 5: 1. ETAPA  – BILBO-BILBO

  • Etaparen kilometroak guztira: 13.9 km.
  • Ibilbidea: Begoña – Sto. Domingo – Enekuri Etorbidea – Lehendakari Aguirre – Salbeko zubi azpitik – Bilboko Udaletxea – Etxebarria parkea (HELMUGA).
  • Ordutegia eta eraginak trafikoan: Bilboko Udalaren informazio osoa eta zehatza https://bit.ly/3dxOuYF

 

APIRILAK 6 : 2. ETAPA – ZALLA-SESTAO

  • Etaparen kilometroak guztira: 154.8 km.
  • Irteera ordua: 13:37h, Zallako Renfe Gobeoko geltokiaren paretik.
  • Ibilbidea: Zalla - Balmaseda – Olabarrieta auzoa (Sopuerta ) -  Muskiz – Las Carreras – Gallarta – Ortuella – Zierbena – Santurtzi – Portugalete – Sestao – Barakaldo – Castresana – Alonsotegi – Sodupe – Gordexola – Gueñes – Galdames – Sopuerta - Balmaseda – Zalla – Otxaran – Arboleda – Trapagaran – Sestao (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:18h.
  • Eraginak trafikoan: Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 11:42tik 12:57ra. Irteteko deia 13:02an (benetako irteera 13:37an). Trafiko-etenak (nagusiki BI-636, N-634, N-639, BI-3651, BI-630 eta BI-745ean) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:18an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:42an.

 

APIRILAK 7: 3. ETAPA – AMURRIO-LAUDIO

  • Etaparen kilometroak guztira: 167.7 km.
  • Irteera ordua: 13:18h Amurriotik (A-624, Vitoria-Gasteiz 41 kartela).
  • Ibilbidea: Amurrio – Lezama – Altubeko mendatea– Amezaga – Murgia – Mamurga – Apodaka – Mandojana – Langraitz – Mimbredo – La Tejerera mendatea– Gesaltza Añana – Espejo – Zuatzu Kuartango – Abornikano – Urduña – Saratxo (Amurrio) – Luiando – Okondo – Malkuartuko mendatea – Laudio-Ermualde (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:18h.
  • Eraginak trafikoan: Tadeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena eta irteteko deia 13:18 baino lehen egingo da eta benetako irteera 13:18an izango da. Trafiko etenak (nagusiki A-624, A-2622, BI-625 eta A-3632an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:18an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:43an.

 

APIRILAK 8: 4. ETAPA –GASTEIZ-HONDARRIBIA

  • Etaparen kilometroak guztira: 160.2 km.
  • Irteera ordua: 13:29h Arkautetik, Gasteiz (N-104, Arkaute kartela).
  • Ibilbidea: Arkaute – Durana – Mendibil – Arroiabe – Ulibarri Ganboa – Arlaban – Eskoriatza – Aretxabaleta – Arrasate – Zumarraga – Ormaiztegi – Itsasondo – Legorreta – Ikaztegieta – Alegia – Anoeta – Alkiza – Asteasu – Zizurkil – Aduna – Andoain - Urnieta – Hernani – Astigarraga – Errenteria – Lezo – Jaizkibelgo mendatea – Irun – Hondarribia (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:16h.
  • Eraginak trafikoan: Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 11:52tik 13:07ra egingo da. Irteteko deia 13:12an (benetako irteera 13:29an). Trafiko-etenak (nagusiki N-104, GI-627, GI-2632, N-1 eta GI-636an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:16an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:44an.

 

APIRILAK 9: 5. ETAPA – HONDARRABIA-ONDARROA

  • Etaparen kilometroak guztira: 160.2 km.
  • Irteera ordua: 13:29h Hondarribitik, Beko Errotako sarrera paretik (GI-636).
  • Ibilbidea: Hondarribia – Errenteria – Pasaia – Donostia – Añorga – Aginaga – Orio – Zarautz – Zumaia – Itziar – Deba – Mutriku – Saturraran – Mendexako mendatea – Ziortza-Bolibar – Markina – Etxebarria – Elgoibar – Mendaro - Ondarroa (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:18h.
  • Eraginak trafikoan: Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 11:39tik 12:54ra egingo da. Irteteko deia 12:59an (benetako irteera 13:29an). Trafiko-etenak (nagusiki N-634, BI-638 eta BI-633)  txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 42 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:18an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 38 km/h-koa izanda 17:42an.

 

APIRILAK 10: 6. ETAPA – ONDARROA-EIBAR-ARRATE

  • Etaparen kilometroak guztira: 111.9 km.
  • Irteera ordua: 15:10h Saturraranetik, Repsol gasolindegi paretik.
  • Ibilbidea: Saturraran – Lastur – Madarixa – Bergara - Soraluze – Barinaga – Markina Xemein – Puerto Trabakua – Mallabia – Ermua – Eibar - Arrate (HELMUGA).
  • Iristeko aurreikusitako ordua: 17:24h.
  • Eraginak trafikoan: Eibarko Udalaren informazio osoa https://bit.ly/31EyQoP . Taldeen kontzentrazioa, sinadura eta aurkezpena 13:33tik 14:48ra. Irteteko deia 14:53an (benetako irteera 15:10ean). Trafiko-etenak (nagusiki GI-638, N-634, GI-631, GI-627 eta GI-633an) txirrindulariak igarotzeko ordutegirik onena baino 20 bat minutu lehenago egingo dira. Gehieneko abiadura 50 km/h-koa izanda, HELMUGARA 17:24an iritsiko dira, eta gutxieneko abiadura 46 km/h-koa izanda 17:36an.