Delika, larrialdietako zerbitzuek Nerbioi ibaia jaiotzen den lekuan istripua izan duen emakume bat erreskatatu dute
2021-06-06
Ertzaintzaren helikoptero batek Delikan, Nerbioi ibaia jaiotzen den lekuaren inguruan, istripua izan duen 63 urteko emakume bat erreskatatu du gaur, igandea, arratsaldeko lehenengo orduan. Gero Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Gaur eguerdiko hamabiak aldera, partikular batek SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzura deitu du Delikan, Nerbioi ibaia sortzen de lekuan, ur-jauziaren inguruan, emakume bat zaurituta zegoela esanez. Dirudienez, emakumeak erori eta min hartu du.
Larrialdiei aurre egiteko teknikari batek hainbat baliabide bidali ditu biktimari laguntzera, eta, azkenean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko helikoptero batek eta mendiko taldeak erreskatatu dute istripua izan duen emakumea. Gero Gurutzetako ospitalera eraman dute beste helikoptero medikalizatu batean.