COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
2021.eko urtarrilak 01
Atzo, 7.111 froga diagnostiko egin ziren eta haietatik, 490 positiboak izan ziren (% 6,9).
Lurraldeen arabera: 82 Araban, 235 Bizkaian, 163 Gipuzkoan eta beste erkidego batzuetako 10 kasu.
Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 35 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 79 pertsona ZIUn daude.
OHARRA: Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dira.