COLABORAR, Ekintzailetza Kolaboratiboaren lehen bilera

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Ariwake kooperatibak COLABORAR antolatu du, ekintzailetza kolektiboaren lehenengo bilera birtuala, pertsonen eta kolektiboen transformaziorako gako izan dadin. Urtarrilaren 18tik 21era www.colaborar.info webgunean 40 bat profesional eta entitatek estatu mailako nahiz nazioarteko proiektuetan izandako esperientziak partekatuko dituzte.

Ekimena pertsonak eta bizitza erdigune duten eredu berrien gakoei buruz izango da, elkarlanerako lanabesak, berrikuntza, iraunkortasuna, gizartearen inplikazioa eta pertsonen garapenaz mintzatzeko.