Biztanleek positiboki baloratzen dute Euskadiren egungo egoera ekonomikoa eta politikoa

foto.jpg

2021-10-19

  • Azken Euskal Soziometroak pandemiarekin lotutako arazoak gutxitu egin direla egiaztatu du
  • Alderdi politikoen eta haien liderren balorazioa ere hobetu da

Euskadiko biztanleek positiboki baloratzen dituzte gaur egungo egoera ekonomikoa eta politikoa, gaur argitaratutako azken Euskal Soziometroaren arabera. Horrela, hamar pertsonatik zazpik uste dute Euskadiren egoera ekonomikoa ona edo oso ona dela ( % 70), eta % 66ra iristen dira egoera politikoaz galdetzen denean. 

Landa lana 2021eko irailaren 27a eta urriaren 1a bitartean egin zen, herritarren egoeraren eta haien jarrera eta balio politikoen balorazioa ezagutzeko.

Euskadiko arazo nagusiei dagokienez, lan-merkatuarekin lotutakoak dira, alde handiz, herritarrek gehien aipatzen dituztenak. Horrela, % 59k hiru arazo nagusien artean aipatzen ditu. Bigarrenik, distantzia handira, “egoera politikoarekin, politikariekin eta gatazka politikoarekin” lotutako arazoak leudeke (% 17).

“COVID-19aren pandemiari” lotutako arazoak (% 16) aurrekoetan baino dezente gutxiago aipatzen dira ( % 39k aipatu zituzten maiatzean).

Azkenik, azken euskal soziometroak alderdi politikoek eta horien liderrek herritarren aldetik lortutako balorazioek hobera egin dutela erakusten du.

Informazio gehiago