Bizkaiko Emakume Hautetsien V. Biltzarrak COVID-19aren pandemian emakume langileek egindako lana omendu du

20210305_122834.jpg

2021-03-05

Gasteizko Ertzain-etxeko burua izan da, emakume polizien izenean, oinarrizko zerbitzuetako hainbat kolektibo ordezkatu dituzten hogei emakumeetako bat, eta gaur, ostirala, Bizkaiko gizartearen omenaldia jaso dute pandemian egindako lanagatik.

Ekitaldia gaur goizean egin da Gernikako Juntetxean, Bizkaiko Batzar Nagusiek, Emakunderen eta EUDELen (Euskadiko Udalen Elkartea) laguntzaz, antolatutako  Bizkaiko Emakume Hautetsien V. Biltzarraren barruan.