Bingen Zupiriak Julen Aginagaldek Tokion lortutako brontzezko dominak bere nazioarteko ibilbidea biribiltzen duela adierazi du

2021-08-12

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria eta Julen Aginagalde eskubaloi jokalariak prentsaurrekoa eskeini dute gaur Donostian. Basque Team-eko bekadunak bere taldearekin, Espainiako selekzioarekin, brontzezko domina eskuratu du Tokioko Joko Olinpikoetan. 

Zupiriak Aginagalderen nazioarteko ibilbidea azpimarratu du eta domina honek “ibilbide hori borobiltzen duela” azpimarratu du eta eskertuta agertu da Basque Teameko eskubaloi jokalaria. 

Bestalde, Tokion domina eta diploma olinpikoa eskuratu duten euskal kirolaria zoriondu ditu Zupiriak, baita bertan parte hartu duten euskal kirolari guztiak ere izan ere, eta azpimarratu duenez, “Joko Olinpiko batzuetara iristea ez da erraza, oso bide zaila da, are gehiago, bizi dugun osasun egoera honetan”. 

Amaitzeko Tokioko Joko Paralinpikoetan parte hartuko duten euskal kirolariei babesa eskeini die Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Abuztuaren 24tik irailaren 5era egingo dira Joko Paralinpikoak Tokion.