Bingen Zupiriak Dinamoa sormen gunearen irekiera ekitaldian parte hartu du

Argitalpen-data: 

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiririak Dinamoa sormen gunearen irekiera ekitaldian parte hartu du gaur Azpeitian. Ekitaldian Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak,Harkaitz Millan Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak eta Xabier Gantzarain Kulturaz kooperatibako kideak ere parte hartu dute. 

Azpeitiko Kultur Mahaiak sustatuta sortu zen Dinamoa. Guneak sormena eta transmisioa ditu ardatz eta soinuaren eremua ere lantzeko asmoa dauka. Kulturazek kudeatzen du, udalaren eta euskal instituzioen laguntzarekin.