Bingen Zupiria: "Txertoek itxaropenerako leihoa zabaldu digute, baina espero dut guztiok arduratsuak izaten jarraitzea neurriak betetzerako garaian"

2021.eko urtarrilak 01

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari Cadena Ser-eko “Hora 14 Euskadi” saioan elkarrizketa egin diote gaur. Bertan, besteak beste, Covid-19aren pandemia eta haren ondorioak, Euskadi Next programa eta Covid-19ak kulturaren esparruan izan duen eragina izan ditu hizpide.