Bingen Zupiria Bilboko Arte Ederren Museoko "Womanology" erakusketaren inauguraziora joango da

2021-04-29

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria Bilboko Arte Ederren Museoaren Womanology erakusketaren aurkezpenean izan da. Erakusketak José Ramón Prieto bilbotarraren bilduma bikaina ezagutzera ematen du. Arte garaikideko bilduma berezia da, azken bi hamarkadetan bildutakoa, eta bere berezitasuna da emakume artisten lanez soilik osatuta egotea da.

Guztira 47 lan dira, eta 37 artistak sortu dituzte; batzuk nazioarteko proiekzio handikoak dira, 1911 (Louise Bourgeois) eta 1977 (Lynette Yiadom-Boakye) artean jaioak. Erakusketak bilduma ia osoa hartzen du (35 artistaren 43 artelan), eta nazioarteko eta bertako arte-eszenako ezinbesteko izenak biltzen ditu, hala nola Marina Abramovi", Ana Laura Aláez, Louise Bourgeois, Carmen Calvo, Ángela de la Cruz, Tracey Emin, Jenny Holzer, Donna Huanca, Cristina Iglesias, Barbara Kruger, Elizabeth Peyton, Dora Salazar, Monika Sosnowska, Tatiana Trouvé, Azucena Vieites eta Kara Walker.

Susan Philipszen soinu-instalazioa eta Jenny Savilleren arkatzezko marrazkia sartu berri dira orain ezagutzera ematen den bilduman.

Informazio gehiago hemen