Bikaintek programak kualifikazio handiko 70 pertsona baino gehiago kontratatzea erraztuko du (Gobernu Bilera 2021-2-2)

fotoconsejo.jpg

2021-02-02

  •  Eusko Jaurlaritzak, gaur, EAEn I+G proiektuak garatzeko laguntza-programaren oinarriak onetsi ditu
  • Bikaintekek aukera emango du 45 kontratu berri egiteko doktoreei, eta 25-30 industria-tesi gauzatzeko
  • Kontratazio horien bidez, hobetu egingo da Euskadiko enpresen lehiakortasuna

 Gobernu Kontseiluak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak sustatuta, gaur, I+G proiektuak garatzeko laguntzak arautzen dituen agindua onetsi du; horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua duten ikertzaileak kontratatuko dira eta industria-doktoregoak egingo dira. 

Bikaintek programaren helburua Euskadiko enpresa-egituran ikertzaileak sartzen laguntzea da –enpresa-lehiakortasuna areagotzen laguntzeko–, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren politika-, zientzia- eta teknologia-jarraibideetan egon da presente, hasi zenetik eta gaur egun arte; izan ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean –2020ko Euskadiko ZTBP– aipatzen den lan-ildoetako bati jarraitzen dio. 

Aurtengo deialdiaren bidez, enpresa-egituran 70 ikertzaile sartzea espero da, doktoreen 45 kontratu berriren bidez, eta industria-tesiak egiten diharduten 25-30 doktoregairen prestakuntzaren bidez. 

Bikaintek programaren –2018an sortu zen izendapen horrekin– aurrekariak Ikertu eta Berrikertu programa dira; programa horien helburua bera zen, alegia, giza kapital ikertzailea ematea Euskadiko enpresa-egiturari eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareari. Aurreko ekitaldietako esperientziaren ondorioz, Bikaintek agindu intenporala izan dadin proposatu da, zeina Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2021eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen baita. 

Azken deialdietako emaitzak eta adierazleak erreferentziatzat hartuta (Bikaintek 2018, 2019 eta 2020), honako emaitza hauek eskuratzea espero da: doktoreen 45 kontratu berrirentzako laguntza, bakoitza gehienez urtean 30.000 euroko kostuan, eta 25-30 industria-tesi berrirentzako laguntza ekitaldi bakoitzean, 4 urtean egitekoak (onetsitako eskabide bakoitzaren urteko batez besteko kostua:  20.000 eta 26.000 euro bitartean, gehienez). 

Zenbateko ekonomikoa 

Deialdiaren ebazpena aurtengo lehen hiruhilekoan argitaratuko da, Aurrekontu Legea onetsi ondoren eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Egitura Organikoaren Dekretua argitaratu ondoren. 

5.670.000,- euro. 

Ildoak / urterokoak

2021

2022

2023

2024

Doktoreen kontratazioa

652.500

1.305.000

   652.500

 

Industria-doktoregoak

750.000

   780.000

780.000

750.000

  

Aurreko deialdien datuak