Beatriz Artolazabalek UPV/EHUren adineko pertsonei buruzko ikastaro bat inauguratu du

Beatriz Artolazabal Donostiako campusean

2021-09-15

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, ‘Los Centros Sociales de Personas Mayores. ¿Es necesario el cambio?’ izeneko ikastaroa inauguratu du, UPV/EHUren Donostiako campusean.

Santiago Larburu Euskofederpen-eko presidenteak aurkeztu du ekitaldia, eta inaugurazio-hitzaldia Fernando Fantova gizarte-hezitzaileak, Filosofiako eta Hezkuntza Zientzietako lizentziatuak eta gizarte-aholkulari ezagunak eman du.

Garrantzitsua da adinekoek beraiek aldaketa-prozesuetan parte hartzea eta haien interes, premia eta eskubideei erantzuten dieten espazio berriak elkarrekin diseinatzea”, esan du Artolazabalek.

Ondorio gisa, sailburuak honako hau nabarmendu du: “gizarte-zentrook argi dugu erretiratuen belaunaldi berriek lehengoez bestelako premiak dituztela; aldatu beharra dugu, bai, eta aldaketa horretarako ahalegina egin behar dugu”