Beatriz Artolazabal, Henri Parot-en biktimen omenaldi-ekitaldian

2021-09-16

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, bihar, ostiralean, Henri Parot-en biktimen omenaldi-ekitaldira joango da. 12:00etatik aurrera Vitoria-Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Zentro Memorialean egingo den ekitaldian José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea ere izango da.

Sailburuak hiru ahotsek irakurriko duten omenaldi-diskurtsoaren zati bat irakurriko du; testua Florencio Domínguez Zentro Memorialaren zuzendariak eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkariak ere irakurriko dute jendaurrean.

Ondoren, arrosak utziko dituzte Paroten biktimen irudiekin eginiko mosaikoan, biktima horien izenak irakurtzen dituzten bitartean.

Jarraian, 39 izenak irakurriko dituzte Maribel Franco eta Pascual Grasa Paroten zuzeneko biktimek eta Tomás Caballero Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenteak.  Bitartean, elkarteen ordezkariak arrosa bat uzten joango dira mosaikoaren alboan, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak, Carlos Zapatero Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkariordeak, José Luis Arasti Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariordeak, Martín Zabalza Nafarroako Gobernuko Giza Eskubideen zuzendariak eta Monserrat Torija Barne Ministerioko Terrorismoko Biktimei Laguntza emateko zuzendari nagusiak bezala.

Eguraldi txarra egiten badu, ekitaldia Zentro Memorialaren areto batean egingo da.