Barakaldo, Ertzaintzaren helikoptero batek Errekatxo aldean orkatilan min hartutako emakume bat erreskatatu du

2021-03-07

Gaur eguerdian 51 urteko emakume bat erreskatatu du Ertzaintzaren helikoptero batek, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteek lagunduta. Emakumeak min hartu du orkatilan, Barakaldoko udal-barrutian, Errekatxo inguruan, ibilaldi bat egiten ari zenean.

Eguerdiko 12:30 aldera, SOS Deiak 112 larrialdietako zerbitzuari jakitera eman diote emakume batek orkatila hautsita izan zezakeela ustekabean erori ondoren. Berriemaileak emandako informazioaren arabera, beste pertsona batzuekin zegoen Errekatxo inguruko mendi-eremu batean. Min hartutako emakumea zegoen lekura larrialdietako hainbat baliabide hurbildu dira, horien artean Ertzaintzaren helikoptero bat, eta emakumea BECera eraman du. Handik anbulantzian eraman dute Gurutzetako Ospitalera.