AZAROAREN 25a, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da. Hori horrela, Visesak bat egiten du puntu lilaren irudiarekin, emakumeenganako indarkeria gaitzesteko ikur gisa.

AZAROAREN 25a, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ikur hori publikoki erakusteak esan nahi du aktiboki inplikatuta eta konprometituta gaudela emakumeen eta gizonen arteko desberdinkerian oinarritzen den indarkeria mota horrekin. 

Horrez gain, emakumeenganako indarkeria desagerraraztearen gaineko sentsibilizazio-lanean lagundu nahi dugu. Horretarako, Emakundek sustatuko “Eta zuk… ikusten al duzu?” kanpaina zabaltzen ari gara.