Astekonomiak, gaur, Euskadiko etxebizitza-salmenten bilakaerari, eaeko aireportuetako trafikoari eta kontsumo-prezioei (KPI) erreparatzen die

2021-07-16

Astekonomia txostenean jasotzen den adierazle ekonomikoen asteko laburpenak hiru ataletan jartzen du arreta gaur. Lehenik eta behin, maiatzean Euskadin izandako etxebizitza-salmentari erreparatzen dio, iazko hilabete berdinarekin alderatuta % 68,4 igo baita etxebizitza-salmenta. Igoera handia izan den arren, kopuru hori, oraindik, aurreko bi urteetako emaitzetatik behera dago; izan ere, azken horiek 2008tik gaur arteko handienak izan baitziren.

Bigarrenik, ikusten da aire-trafikoa poliki-poliki errekuperatzen ari dela. Euskal aireportuen bidez 250.000 pertsona inguru lekualdatu dira. Kopuru hori pandemiaren aurreko zenbakietatik oso urrun dago oraindik. Zehazki, 2017 eta 2019 bitartean erregistratutako balioen erdia baino txikiagoa da.


Eta azkenik, laburpen honek KPIari erreparatzen dio, Euskadin bere igoera egonkortu egin baita. Kontsumo prezioek urte arteko % 2,9ko igoera izan zuten ekainean Euskadin, maiatzean baino hamarren bat gehiago. Horrek pentsarazten du azken hilabeteetako gorakada handia, elektrizitatearen eta erregaien garestitzeak eragindakoa, geldiarazten ari dela. Azpiko inflazioa % 0,6 baino ez zen igo.

Asteroko laburpen hau, “Astekonomia” izena duena, Ekonomia Zuzendaritzak egiten du, eta gutxi gorabehera minutu bateko iraupena duten bideo hauen oinarria da. Horrela, Ekonomia eta Ogasun Sailak mota horretako edukiak zabaltzeko modu berri bat jarri du martxan. Helburua edukion irismena zabaltzea da; kasu honetan, ikus-entzunezko formatuan. Bideo horiek Sail honek sare sozialetan (Instagram, Lindekin, Youtube eta Twitter, batez ere) eta Irekian dituen profiletan partekatzen dira.