Arrasate - Zerrajera: esleipen zuzenaren hasiera

Datorren apirilaren 19an emango diogu hasiera Arrasateko Zerrajeran (Gipuzkoa) salgai dauden babes publiko ofizialeko 63 etxebizitzen (BOE) promozioaren esleipen zuzeneko modalitateari.

Arrasate - Zerrajera: esleipen zuzenaren hasiera

2 eta 3 logelako etxebizitzak ditugu, 58,41 m² eta 89,98 m² arteko azalera erabilgarriekin. Horrez gain, mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako 2 logelako etxebizitzak ditugu.

Prezioak 124.900 € eta 180.700 € artekoak dira (% 10eko BEZa barne).

Etxebizitza guztiek garajea eta trastelekua dute, baita altzari eta etxetresna elektrikoekin ekipatutako sukaldea ere.

Aurreikusitako entrega-data 2023ko hirugarren hiruhilekoa da.

Interesdunek horiek eskuratzeko baldintzak bete behar dituzte, eta harremanetan jarri behar dute Gipuzkoako Bezeroen Arreta Bulegoarekin, hitzordua finkatzeko eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko.

Ezagutu gehiago promozioaren inguruan:

 

Informazio gehiago:

  • Salmenta-erregimena azalera?eskubidekoa da.
  • Espediente-zk.: EB3-0756/18-LC-000.
  • Gipuzkoako Bezeroen Arreta Bulegoa:

          Errotaburu pasealekua 1-7. solairua, Donostia.

          Tfno.: 943 32 63 40 / 648 614 628.

          Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.