Apirilaren 17an, Gazte Informazioaren Europar Eguna

Argitalpen-data: 

Apirilaren 17an, Gazte Informazioaren Europar Eguna

Gizarte konplexuetan, eta erronkak eta aukerak noiznahi eskaintzen dituen Europa integratu honetan ere bai, gazteentzat gero eta garrantzitsuagoa da informazioa eskuratzea eta informazio hori analizatu eta erabili ahal izatea. Eta eginkizun horretan gazte-informazioak asko lagundu diezaieke gazteei, haien nahiak betetzen eta gizartean parte hartzaile aktibo bihurtzen. Informazio hori eskuratzeak gazteen aukerabideak areagotu egiten ditu eta haien autonomia eta gaitasuna sendotu.