Aldundiak Bizkaiko ETEen jarduera eta berrikuntza bultzatzeko lau laguntza-programa aktibatu ditu

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Bizkaiko Foru Aldundiak lau programa berri jarriko ditu abian astelehen honetan, maiatzaren 10ean, Bizkaiko enpresa txiki eta ertainen artean jarduera suspertzeko eta berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko. Hauek dira diru-laguntzen lau ildo berriak: Suspertze adimentsua, Innobideak-Kudeabide, Txekeo Teknologikoak eta Elkarlanean 2021 programa.

Eskabide guztiak Ekonomia Sustatzeko Foru Sailaren Bulego Birtualaren bidez egingo dira. Horretarako, beharrezkoa izango da sinadura elektronikoa izatea edo Bizkaibai zerbitzuan alta emanda egotea.