AEMPSen gomendioak, intsektuak uxatzeko eskumuturrekoak identifikatzeari eta ondo erabiltzeari buruz

Argitalpen-data: 

Albistearen iturria: Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS)

Tenperatura altuek intsektuak ugaritzea eta horiek uxatzeko eskumutur gehiago saltzea eragiten dute. Horregatik, Medikamentuen eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) zenbait gomendio ematen ditu produktu horiek identifikatzeko eta ondo erabiltzeko. 

Eskumuturrekoen kategoria horrek osasun-baimena du, hau da, etiketan ezarritako moduan erabiltzeari lotuta dauden segurtasuna eta eraginkortasuna AEMPSek edo Osasun Publikoko Zuzendaritza Nagusiak ebaluatu ditu. Intsektuak uxatzen dituzten substantzia aktibo biozidak dituzte. Horren ondorioz, etiketan beti agertu behar da herritarrei osasun-kontrola bermatuko dien erregistro-zenbaki bat. 

Merkatuan beste eskumuturreko kategoria bat ere aurki dezakegu, biozidak ez diren substantziak dauzkatenak: zitronela adibidez. Zitronelaren funtzioa usaina ematea da, baina ez uxatzea. Eskumuturreko horiek ez dute osasun-ebaluaziorik behar, eta, beraz, ez dute erregistro-zenbakirik etiketetan. 

AEMPSek honako hau gomendatzen du intsektuek transmititutako gaixotasunen arrisku-eremuetarako: 

  • Intsektuak uxatzeko eskumuturrekoak bakarrik ez erabiltzea.
  • Larruazalean beste babes-neurri batzuk aplikatzea: uxagarriak espraian, gelean, etab.
  • Osasun-agintarien gomendioei jarraitzea eta, zalantzarik izanez gero, haiekin harremanetan jartzea.