AECC Gipuzkoaren jarduera berriak 2021erako

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - AECC Gipuzkoaren jarduera berriak 2021erako

2020an hasitako bideari jarraituz, 2021ean ere AECC Gipuzkoak ibilaldiak antolatuko ditu udalerri ezberdinetan. Hona hemen proposamenak:

Zumarraga: asteazkenero 17:00etatik 18:30etara eta ostiralero 10:00etatik 11:30etara, Iparragirre (1) kalean.

Zarautz: asteazkenero 10:00etatik 11:30etara, Balea kalean.

Irun: asteartero eta ostegunero 10:00etatik 11:30etara, Foru (4) kalean.

Orio: asteartero 10:00etatik 11:30etara, Kaia (1) kalean, osasun zentroaren ondoan.

Eibar: asteartero 10:00etatik 11:30etara, Ardanza (11) kalean.

Donostia: astelehenero 9:30etatik 11:00etara, Bartzelona (6) kalean.

Elkarteko gainontzeko zerbitzu guztietan bezala, talde hauetan parte-hartzea doakoa da. AECCko profesional eta boluntarioen laguntzarekin eramaten dira aurrera ibilaldi osasungarriak.