Adinekoen balorazio funtzionala Aretxabaletan

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Adinekoen balorazio funtzionala Aretxabaletan

Urteak aurrera doazen heinean, geroz eta arruntagoa da mota honetako adierazpenak entzutea: ez dut lehen neukan oreka, asko erortzen naiz, hanketan indar gutxiago dudala sumatzen dut... Guzti honek gaitasun funtzionalaren galerari erantzuten dio, zein, adinarekin areagotu egiten den, batez ere, 75 urtetik gorakoetan eta emakumezkoen kasuan gehiagotan emanez.

Gaitasun funtzionalaren galera honek, gure egunerokotasuneko ekintzen ahultzea, erorketa arriskuaren areagotzea eta norbanakoaren independentziaren galera dakar, besteak beste, bertan eragiten duten faktore garrantzitsuenak bi izanik: jarduera fisiko eza eta sedentarismoa.

Bi kontzeptu hauek jomuga bezala hartuta, Aretxabaletako Udalak 2016tik Atxabaltamugi! (Jarduera Fisiko eta Kirolaren Orientazio Zerbitzua) proiektuaren aldeko apustua egin du, bere herritarrak ohitura aktiboago eta osasungarriagoetan ahalduntzeko asmoz. Ez da erronka makala gero!!

Honela, 2021ean, beste hainbat helbururen artean, adinekoen gaitasun funtzionalaren neurketa eta lanketa ipini du erronka bezala. Izan ere, Munduko Osasun Erakundearen hitzetan; adinekoen osasuna hobeto neurtzen duen tresna funtzioenaltasuna da.

Beraz, 70 urtetik gorako Aretxabaletar talde bat hartu eta lehen neurketa bat burutuko zaie; gaitasun funtzionala, erorketa arriskua, jarduera fisiko maila (IPAQ), elikadura ohiturak eta lesio muskulu-eskeletikoen probak burutuz. Neurketa burutu ondoren, 3 hilabetetako eskuhartzea egingo da, 30 minutuko saio praktiko pertsonalizatuak burutuz (indar, oreka, martxa eta malgutasun ariketekin) eta ondoren, 2. neurketa bat burutuko da lehen neurketarekin alderatzeko asmoz.

Goazen ba!!