Gazteen Euskal Behatokiaren online inkesta berri bat

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak abian jarri du aisialdiari buruzko online inkesta bat. Bertan, horrez gain, sare sozialei eta jasangarritasunari buruz ere galdetzen dugu. Inkesta pasa den udazkenean GEBen beste online inkesta batean parte hartu zuten 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta apirila eta maiatza bitartean egongo da zabalik. Emaitzak oso baliagarriak izango dira gazteriari buruzko hainbat adierazle eguneratzeko eta 'Euskadiko gazteen panorama 2021' izeneko txostenaren barruan argitaratuko dira urtearen bukaeran.

Abian da Gazteen Euskal Behatokiaren online inkesta berri bat