68 milioi euro Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko ikerkuntza kooperatiborako zentro eta zentro teknologikoentzako laguntzetan, Emaitek Plus programaren bidez (Gobernu Bilera 2021-7-20)

fotoconsejo.jpg

2021-07-20

Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, Emaitek Plus laguntzen programa arautzen duen agindua onartu du; haren bidez, 68 milioi euro bideratzen dira Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko ikerkuntza kooperatiborako zentro eta zentro teknologikoetara. 

Deialdi honen laguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatzen ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko ikerketa kooperatiboko ikerketa-zentroen eta foku anitzeko teknologia-zentroen jarduera ez-ekonomikoari laguntza emateko. Hartarako, finantziazioa esleituko zaie, daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean. 

Aurrekontu-zuzkidura osoa bi zatitan banatuko da:

- Zentro teknologiko multifokalizatuentzat, 51.680.000,00 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 50.130.000,00 euro.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 1.550.000,00 euro. 

- Ikerkuntza kooperatiborako zentroentzat, 16.320.000,00 euro. Kopuru hori honela banatzen da:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren eredurako egokitzapen-maila: 15.830.000,00 euro.
  • Zentroek 2020rako ezarritako adierazleen aginte-taularen helburuak betetzeko dituzten jarduketa-planak: 490.000,00 euro. 

Zenbateko horiek, gainera, handitu ahalko dira, kontuan hartuta eskatutako laguntzen zenbateko osoa, eta haiek ebatzi aurretik, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren I+G+Bren beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe dauden aurrekontu-baliabideen arabera.

Agindu honetan inplikatutako eskabide, errekerimendu, jakinarazpen, zuzenketa eta gainerako kudeaketak baliabide elektronikoen bidez egingo dira, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta irailaren 23ra arte.

Eskabidera jotzeko eta hura betetzeko, egoitza elektronikoa baino ezingo da erabili:

https://www.euskadi.eus/servicios/1007808/ (gaztelania)

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1007808/ (euskara)