548 plaza atzerrian ingeles, frantses eta aleman ikastaroak egiteko (Gobernu Bilera 2021-10-13)

fotoconsejo.jpg

2021-10-13

  •  Hiru asteko iraupeneko ikastaroak dira, 2022ko udan burutuko direnak, eta Batxilergoko eta DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduak
  • Hezkuntza Sailak 847.038 euro bideratuko ditu deialdi honetara

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, 2022ko udan Alemanian, Frantzian, Irlandan eta Erresuma Batuan hizkuntza ikastaroak egiteko egonaldietarako deialdia egiten duen Agindua onartu du. 548 plaza deitzen dira, DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta. Deialdi honek 847.038 euroko diru-kopurua du. 

548 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira: 

  • Aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan (ingelesa, frantsesa edo alemana) gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean.
  • Aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana.
  • Ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan.
  • Ikasleak 2022an gehienez ere 19 urte betetzea. 

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izaten dira bai eskaera egin duen ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita haren familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatzen dira 548 plaza horiek, lau herrialdeetan: 


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

117

32

43

280

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

398

150

548

 

Lehen tartean, aurreko ikasturtean beka jaso zuten ikasleak hartzen dira kontuan, eta bigarren taretan berriz, bekarik jaso ez zuten ikasleak.

 Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan etorriko bidaia, Euskadiko hiru hiriburuetatik egonaldia burutuko den herrialdeko hiriraino, bidaia asegurua, matrikula eta ikasketa materiala, ostatua, jatorduak eta ikastaroa burutuko den ikastetxerako hiri-garraioa. 

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.